Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 58
Season 1
#058 - Latinoamerikar rapa (Rock en las Americas)
urpekoBONBARDA #058
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Berrogeita hamazortzigarren saioan, latinoamerikar rapak eman dituen kanturik gogoangarrienak ezagutu ditugu, zaleek beraiek horrela hautatuta, Rock en las Américas kontuaren galderari erantzunez.
Lehen hip hop kantutzat hartzen bada Sugarhill Gang taldearen "Rapper´s Delight", honen bertsioa dugu Perucho umoregile venezolarraren "La cotorra criolla", 1981ean plazaratua, gazteleraz kantatutako lehen rapa. Honexek ireki du Urpeko Bonbarda, eta beste moldaketa ezagun batek itxi, Wilfred y la Ganga puertorikoarraren "Mi abuela", Will Smithek The Fresh Prince of Bel-Air telesail entzutetsuaren sarreran kantatzen zuenaren bertsioa.
Txiletik rap eszenatik Tiro de Gracia eta Makiza entzun ditugu, azken hau Ana Dijoux kantari ezagunaren hastapenetako banda. Eta "zein da rap latinoamerikarraren historiako kanturik garrantzitsuena?" galderaren erantzunetan apenas agertzen denez emakume kantaririk, Actitud María Marta argentinar hirukote borrokalaria gehitu dugu zerrendara. Baita Orishas kubatarrak ere, milurteko berriaren hasieran zuzenean ere gozatu genituenak.
Actitud María Marta bezala, argentinarra da "Abarajame" kantuarekin aipamen ugari jaso dituen Illya Kuryaki & The Valderramas bikotea ere. Eta mexikarra Control Machete, "Comprendes, Mendes?" kantuarekin aipamen gehien jaso dituena, 18. Hauekin batera beste puertorikoar bikote bat aipatuko dugu, Calle 13, akaso guztietan ospetsuena, mundu mailako oihartzuna erdietsi baitu erritmoz izugarri aberatsa duten reggetoiarekin.
Eta dozena osatzeko, beste hiru kantu: Peyote Asesino uruguayarren zein Alcolirykoz kolonbiarren bana, eta gaurkoan gazteleraz kantatua ez den bakarra azkena, Racionais Mc´s brasildarrena.