Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 37
Season 1
#037 - Zatoz zaren bezala (Grunge)
urpekoBONBARDA #037
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita hamazazpigarren saioan, 1991ko irailaren 24an plazaratu zen "Nevermind" diskoak eragin zuen eztandaren ostean eta Nirvana buru zela, 80ko hamarkada bukaeratik 90eko erdialdera rock munduan gailendu zen grunge eszenari atzera begirakoa egin diogu.
Seattle sound ere deitu izan zaio aipagai dugun mugimenduari, Washington inguruan piztu eta bertakoak zirelako oihartzun handiena erdietsi zuten taldeak -eta gaurko saioan entzungo ditugun gehienak-, besteak beste metalera lerratutako Soundgarden eta Alice In Chains, sona handieneko batzuk aipatzearren; baita Mark Lanegan piztitzarra kantari duen Screaming Trees ere.
Emakume musikariek gidatutako hiru talde ere entzungo ditugu, Veruca Salt aurrena, eta California inguruko bi geroxeago, Hole eta L7-ren "Pretend We´re Dead". Datorren Azkena Rock jaialdian jotzeko iragarrita dagoen Donita Sparks-en taldearekin bezala, kanturik ezagunena entzun diogu J. Mascis-en Dinosaur Jr. taldeari ere, ardo botila irekitzearekin abiatzen den "Feel the Pain".
Bitxikeria gisara, "Mirrorball" laneko lagin bat ere entzungo dugu, Neil Young zaharrak ondua eta grunge eszenak eman duen talderik oparoenetako batekin emana, lagun egin zituen Pearl Jam-ekin.
Orain arte aipatutakoak besteko oihartzunik lortu ez duten arren, Nirvanak ezagutzera eman zuen soinua ulertzeko hazia jarri zuten Melvins eta Mudhoney kuttunak ere ekarri ditugu saiora, oraindik errepidean diren kultuzko bandak biak ala biak.
Eta bukatzeko, garai haiek gurean izan zuten eraginaren isla, Saturrarango Brankan hirukotea, merezi besteko arretarik izan ez zuena.