Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 28
Season 1
#028 - Nina Simonez (birziklatuz)
urpekoBONBARDA #028
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita zortzigarren saio honetan, Nina Simone izar handiari monografikoa eskaini diogu.
Nina Simone bera entzun dugu, berak idatzitako kantuak joz zein maite zituenak berrirakurriz, blues erritmoz edo bestez. Eta aparte, beste zenbait artistak bere musikarekin egindako moldaketa berritzaileak ere agertu ditugu.
"My Baby Just Cares for Me" jazz standard-arekin abiatu dugu saioa, Walter Donaldsonek idatzia eta Nina Simonek 1957an grabatua, hamarkada batzuk geroago kantu horrexek berpiztu baitzuen artistarenganako arreta, lurrinen telebista iragarki baterako erabili zutenean. Simonek berak ondutakoen artean, "Do I Move You" hautatu dugu, 1967ko "Nina Simone Sings the Blues" bikainetik hartua.
Nina Simonek egindako bertsioen artetik, George Harrisonek idatzi zuen "Here Comes the Sun" sonatua, The Beatles laukotearena. Baita "Sign o´ the Times" ere, Nina Simoneren ahotsean zein jatorrizkoan, Prince zenak kantatua.
Bukatzeko, bi berrirakurketa berritzaile. Batetik "Nina Revisited..." omenezko diskoan Lauryn Hill grinatsuak "I´ve Got Life" ereserkiari egina, rap erritmoan, eta bestea "Sinnerman", Belako talde bizkaitarrak bere egina.
* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, 2020ko apirilaren 22an.
★ Support this podcast on Patreon ★