Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 20
Season 1
#020 - Ausardiaz (Birkite Alonsok)
urpekoBONBARDA #020
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeigarren saioan, BIRKIT musikariak Berria egunkarian idatziriko azken Lauhazkan, “Ausardiaz”, oinarritu gara, “Iruditzen zait jendaurrean barrenak husteko adorea falta izan zaiola euskal musikariari” dioena, eta bertan aipatzen diren kantu eta artistak entzungo ditugu.
Hasteko, Birkite Alonsok berak 2017an argitaratu zuen “Emen” lanetik bi kantu hautatu ditugu; Joseba Sarrionandiaren hitzeko osatutako “Munduan gertatzen den guztia” bata, eta “Barrutik barrurantz”bestea, “amatasunak eman eta kentzen duenari buruz” mintzo zaiguna.
Cat Power bakarlariaren “I Don´t Blame you” kantuarekin abiatzen da testua -saioa bukatu aurretik, “The Greatest” ere entzungo diogu-, “katarsi batetik ihes egin duenari «ez dizut errurik botako» errepikatzen” diona, eta abestiak iturburu Kurt Cobainen heriotza izan zuenez, azken honek Nirvana taldearekin ondu zuen azken kantua ere entzun dugu: “You Know you´re Right”
Gazteleraz heltzen zaigun musikari buruz, “esango nuke abestien hitzak askoz ere esplizituagoak direla”, dio Birkite Alonsoren idatziak. Adibide gisa, Zahara jaendarraren “MERICHANE”, The New Raemon katalanen “A proposito de Garfunkel” diskoko “La Cafetera”eta Getxoko McEnroe taldearen “Como las ballenas” entzun ditugu, azken hau “Rugen las flores” lanekoa.
Euskaraz kantatzen dutenen artean, esandakotik Anari salbuetsi du Alonsok –“Nola galdu” eta “Piromania” entzun dizkiogu azkoitiarrari-, baita “Une batez” kantua ere, Eñaut Elorrietabakarlariarena, “sortzailearen sentiberatasuna ausardia bihurtu duena, ahulezia ordez”.