Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 74
Season 1
#074 - Joan etorriko bidaia (britainiar inbasioa)
urpekoBONBARDA #074
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hirurogeita hamalaugarren saioan, Britainiarren Inbasioa izan dugu mintzagai. XX. mendeko 60.hamarkadan Erresuma Batuan sortutako rock musikak, The Beatles taldeak izandako arrakastak ateak zabalduta, AEBetan izan zuen zabaldundeari British Invasion esan izan zaio, “britainiarren inbasioa”, estatubatuar taldeen erantzuna ekarriko zuena hamarkada bereko bigarren erdialdean. Hoyesarte atarian, Pablo Carrerok jorratu du gaia, gaurkoan ardatz izango dugun “La Invasión Británica: un viaje de ida y vuelta” erreportajean.
Britainiar rocka AEBetara heldu aitzin bertan entzuten zirenen ordezkari nagusiarekin abiatu dugu saioa, Elvis Presley jaunarekin; eta Don McLean musikariaren “American Pie” ere entzun dugu, Buddy Holly eta Richie Valens rock izarren heriotza eragin zuen hegazkin istripua hartzen baitu akorduan: “musika hil zen eguna”.
The Beatles laukoteak AEBetan argitaratu zuen lehen singlea ere entzun dugu, “I Want to Hold Your Hand”, baita The Rolling Stones -1964ko ekainaren 5etik 20ra egin zuen lehen amerikar bira- zein The Kinks taldeen kantu bana ere. Azken hauei, 1965eko zuzenekoetan istiluak sortu zituztela-eta, lau urtez berriro AEBetan jotzea debekatu zieten!
60ko hamarkadan rock britainiarrak ekarri zituen hiru talde nagusiez, gain, Jimmy Page, Jeff Beck eta Eric Clapton gitarra jole izan zituen The Yardbirds taldearen “For Your Love”; Peter and Gordon bikotearen “A World Without Love” -Paul McCarney musikariak idatzitakoa-; Petula Clark pop izarraren “Downtown”; eta Dusty Springfield bakarlariaren “I Only Want to Be With You” ere entzun ditugu, mila aldiz berrirakurriak azken kantu biak.
Eta britainiarren inbasioa joan-etorriko bidaia izan zela esan dugunez, hiru talde estatubatuar ere entzun ditugu, 60ko hamarkadaren erdialdera arrakasta erdietsitakoak hirurak ere: Roger McGuinn-en The Byrds folk rock taldea eta psikodeliaren bi ordezkari, Kaliforniako Jefferson Airplane eta Texaseko 13th Floor Elevators.
★ Support this podcast on Patreon ★