Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 23
Season 1
#023 - Ameriketan ere (Txile-Argentina-Kolonbia-Mexiko)
urpekoBONBARDA #023
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita hirugarren saioan, etxetik atera eta Ertamerika zein Hego Amerikara egin dugu, soinu bidaia zirraragarri bat egiteko asmoz.
Mexikon, Kolonbian, Argentinan eta Txilen izan gara, eta herrialde bakoitzetik bizpahiru lagin ekarri ditugu, iaz plazaratutako diskoak aintzat hartuta... eta kunbiarekin hasita.
Behetik gora, Argentinatik hasiko gara, bertako bi kantu baino ez baititugu hautatu, bogan diren trap doinuak biak, bizkor esanda. Louta kantariaren "2030" diskotik hautatutako kantua bata, eta nazioarteko arrakasta erdietsi duen "Delito" bestea, irailaren 24an Iruñean jotzekoa den Nathy Peluso buenosairestarrarena.
Txiletik eta Mexikotik hiruna kantu hautatu ditugu. Txiletik Rubio, Francisca Strauberen egitasmoa, iaz "Mango Negro" plazaratu zuena, Gepe kantautorearen "Timidez" kantua, Natalia Lafourcade mexikarrarekin eta molde klasiko samarrean emana, eta dezente dantzagarriagoa den Bronko Yotte-ren "Matanga", Felipe Berriosen egitasmoa.
Mexikotik oso molde ezberdineko taldeak dira ezagutu ditugunak, saio honetako artista gehienak ezezagunak baikenituen. Batetik, anai-arrebek osatutako Sotomayor bikote berritzaile eta dantza zalea, bestetik marinba musika tresna ardatz eta punrocker bihotza duen arren kunbia jorratzen duen Son Rompe Pera taldea, eta bukatzeko Los Cogelones, nahuatl hizkuntzan eta ezohiko moldean rock doinuak jorratzen dituena.
Bukaerarako utzi dugu herrialderik oparoa, Kolonbiatik lau artista hautatu ditugu eta. Elektronikarekin kunbia egiten duen Meridian Brothers, Kanadan bizi den Lido Pimienta goraipatuaren "Miss Colombia" diskoa, Medellingo Margarita Siempre Viva boskotearen "Letanías del jardín", eta ahizpa bikiz osatutako Las Añez, molde klasikoagoan eta ahots joko bikainez.
RockDeLux aldizkari digitalak lagundu digu bidaia honen erritmoak osatzen.