Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 25
Season 1
#025 - Erdaretatik euskararakoez (birziklatuz)
urpekoBONBARDA #025
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita bosgarren saio honetan, Gorka Erostarbe kultur kazetariak iaz egindako txio kate batek eman zigun saiorako inarra: “Asko aipatzen da, musikari belaunaldi berrietan euskaraz besteko hizkuntzetan abesteko joera. Badago eta izan liteke aztertzeko fenomenoa, baina zein gutxi erreparatu eta nabarmentzen dugun kontrako bidea egiten dutenena. Eta badaude, eta merezi du esateak”.
Egungo joeraren aurrean, beraz, baikortasun apur bat agertu eta erdaraz kantatzen hasi ostean euskararen aldeko hautua egin duten taldeak entzungo ditugu, edo jardun nagusia erdaretan egin arren euskaraz ere kantatu izan dutenak entzungo ditugu; gutxi batzuk baino ez, gehiago ere badiren arren.
Abiapuntua Kortatu hirukoteak eman digu, nola ez, Muguruza anaien euskalduntzea eredugarritzat hartu izan baita beti euskal musikagintzan. Eta itxiera Doctor Deseotaldeak, gazteleraz kantatu ohi duen arren, Francis kantaria beti ahalegindu delako gutxienez lan bakoitzeko kantu bat euskaraz abesten –“Maketoen iraultza” (Baga-Biga) diskoan bildumatu zituzten-.
Orain arte aipatutakoez gain, berriagoak diren beste lau egitasmo. Saioa Garin legorretar bakarlariarena, milurteko lehen hamarkadan bi lan ingelesez plazaratu ostean, euskarara aldatu eta beste bi argitaratu dituena: “Natura” (2013) eta “Ateak” (2019); eta Hanot Mintegia gernikarrak Audience utzi ostean abiatu duen bide esperimentala, Moxal. Baita Juan Luis Etxeberriak, Giorgio Basmatti bakarlariak, euskaraz kantatzeko darabilen alter egoa, Oso Fan, eta Elena Caballero Villanueva, La Basu ere, nola gazteleraz hala euskaraz abesten duen rap kantari bizkaitarra.
* Jatorriz, Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen orain birziklatzea otu zaigun saioa, iazko itxialdian.