Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode null
Season 1
#000 - Hobe zerotik hasi (Ispilu Beltzetik)
urpekoBONBARDA #000
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Zero saioa Bonbarda aurkezteko ez ezik, 2020an zehar ezagutu ditugun lan batzuk uhineratzeko probestuko dugu, etxealdian ginela Donostia Kulturako Ispilu Beltza saiorako musikari batzuei egin genizkien elkarrizketei esker.
Peru Galbetek "Nor zara zu?" minimalista aurkeztuko digu, gurekin hitz egin eta gutxira Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi zuen Rakel Arenazak Raitxen "Abereek erantzungo balute" EP-a, Xatiro rap kantariak izatez 2019koa den "Cassiopeia" eta Javi Jorajuriak egun bogan diren doinuak jorratzen dituen J. Martina egitasmoa. Bukatzeko, Maria Rivero eta Aguxtin Alkhat bakarlariek ere azken lanak urazaleratuko dituzte bonbardan: "Parentesiak" argitaratu du aurten bizkaitarrak, eta "Hutsaren hatsa" baxenafarrak.
★ Support this podcast on Patreon ★