Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 51
Season 1
#051 - Gabonak (eta ez Gabon kantuak)
urpekoBONBARDA #051
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Berrogeita hamaikagarren saio honetan, eta Eguberrien atarian gauden honetan, Gabonak gai hartuta gatoz, baina ez derrigorrean Gabon kantuekin.
Gabonak ez, neguaren etorrera ospatzen duen Jehtro Tull talde itzaltsuaren "Ring Out Solstice Bell" entzun dugu aurrena. Aspaldiko kantuekin jarraituta, Gabonetako klasiko bat ere ekarri dugu saiora, The Pogues taldearen "Fairytale of New York", Shane MacGowan eta Kirsty MacColl-ek bikotean kantatua.
Gabonekin zerikusirik ez duten arren, Darren Haymanek gidatu zuen Hefner eta Hoodoo Gurus australiarren kantu bana ere ekarri dugu, zer eta Eguberriak aipatzen dituztelako hitzetan.
"Jingle Bells", eguberrietako kanturik ezagunetako bat frantsesez gaurkotua ekarri dugu, Florent Marchet kantariaren ahotsean; eta Quimi Portet katalanak bere modura opatu dizkigu Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri Ona, "Bon nadal" kantuan. Sufjan Stevens estatubatuarrak inoizko Eguberririk eskasenei kantatu die; eta
Lady Gaga bakarlariak, bere aldetik, gabon kantu ezagun batzuen txatalekin Gabonetako Zuhaitzari dance-pop kantua idatzi. Ikuspegi kritikoagoarekin datoz Lou Reed eta, batez ere, Protestango rap kantari argentinarra, "Falsa Navidad" kantuarekin.
Bukatzeko, etxeko zenbait lagun. Xabi Aburruzaga trikitilariak Kalamuako frentean Eguberrietan izandako su-etena ekarri digu gogora Kirmen Uriberen hitzak dituen "36ko Gabonak" kantuan; Tapia eta Leturia bikoteak Gabon gaua du aipagai "Hau da gauaren zoragarria" abestian; Piztiak ondarrutarrek urte aldaketa -Gabonzarretako kanti-; eta bukatzeko, Igelaren Banda taldearen "Ur Berri Urte Berri" (Elkar, 2018) gozagarriak urte berria, Maite Larburu hernaniarrarekin emandako "Hela, Hela!" kantuan entzungo dugunez.