Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hamabigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala,
disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu hirugarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula.
Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi:
ENERITZ FURYAK musikariaren hirugarren lana,
"Emadan", bakarlariak berak aurkeztuko diguna, telefono bidezko elkarrizketa atsegin baten bitartez. Eta gainera,
Judith Hill funk musikariaren
"Baby, I´m Hollywood" diskoko kantu bat, eta
PJ Harvey itzaltsuaren
"Shame", 2004ko "Uh Huh Her" lanaren demoak argitaratzear dela-eta, aurrerapen kantua.
Aspaldiko doinuei dagokionez, Pantxoa eta Peio entzun ditugu
"Aita kartzelan duzu" kantatzen, hitzen egile
Telesforo Monzon hil zela 40 urte bete diren honetan. Eta gainera, Su Ta Gar taldearen
"Jaiotze Basatia" debut lana -Isidro Elgezabalen iruzkin eta guzti-, argitaratu zeneko 30. urtemugan.
Bukatzeko, mailegatutako kantua,
Su Ta Gar beraien
"Jotake",
The Sparteens taldeak bere egin zuena, erritmoa erabat aldatuz eta emaitza ie-ie harrigarria lortuta.