Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 47
Season 1
#047 - Durangorako hamaika (2021eko uzta)
urpekoBONBARDA #047
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Berrogeita zazpigarren saioan, aurten lanen bat argitaratu duten hamaika euskal musikariren kantu bana dakargu, Durangoko Azoka ate joka dugun honetan -eta datorren astean, beste horrenbeste egitea dugu asmoa-.
Itzal handiko artista bik ematen diote saioari hasiera eta bukaera, bakoitzak bertsio batekin.
Anari azkoitiarraren kasuan, jatorriz Nacho Vegasena den "Vinu, cantares y amor"; eta Jon Maia zumaiarrarenean, berak idatzi eta Garik ezagutarazi zuen "Zaharra zara Bilbo", oraingoan tango bihurtu eta elkarrekin kantatzen dutena, "Kantu bat gara" egitasmorako.
Anita Parker hirukoteak taldearen esentziara bueltatu nahi omen du "Reset" hirugarren lan luzearekin, eta Huntzataldeak Julieta Venegas mexikarraren laguntza izan du aurkeztu berri duen "Ezin ezer espero" diskoan, hirugarrena hauena ere.
Pop rock kaliputsua dakarte Sueder gernikarrek eta Kauta atzean utzita bakarlari datorren Mikel Morenoandoaindarrak, funk pisutsua Donibane Garaziko Diabolo Kiwi taldeak eta rap melodikoa Bengo oiartzuarrak; oso proposamen interesgarriak laurak.
Gainera, hautatutako hiru kantu sortzaileek beraiek aurkeztu dizkigute, Rolan Garces iruindarrarekin, Iñaki Palacios txistulariarekin eta Bastardix taldeko Ander Nagorerekin hitz egiteko aukera izan baitugu.
Egun gero eta atomitazuagoa dagoen euskal musika zeinen aberatsa den erakutsi gura izan dugu asteon; folketik trapera, ugaria izan baita entzungai izan dugun genero, erritmo eta doinu sorta. Guztien artetik gustukorik aurkitzen ez duenak, ez dauka dantzarako gogorik!
★ Support this podcast on Patreon ★