Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 46
Season 1
#046 - Kilimak (Berria, zaharra & mailegatua VII)
urpekoBONBARDA #046
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Berrogeita seigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu zazpigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula.
Plazaratu berri diren lanen artean, KILIMAK hernaniar seikotea izan dugu protagonista, elkarrizketa bidez "Euskal Herriko runba" (Baga-Biga, 2021) aurkeztu baitigu bertako abeslari Agus Garmendiak.
Gainera, eta etxekoekin jarraituta, Nikotina egitasmoaren "Nirbana" bigarren diskoko kantu bat eta Pasadena talde berria ere aurkeztu ditugu, azken hau Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren eta Libe Garcia de Kortazar bikotearen eskutik. Eta berritasunekin jarraituz, Cat Power bakarlariaren "Covers" aurkeztu dugu, bertsioz osatutako diskoa, eta The War On Drugs taldeak aurten plazaratu duen "I Don´t Live Here Anymore".
Atzera begirakoan, 1971ko azaroari begira jarri gara, justu orain 50 urte eta egun gutxiren buruan, Pink Floyd, Yes eta Led Zeppelin taldeek rock musikak mugarri izan dituen lanak plazaratu zituzten-eta.
Bukatzeko, moldaketen atalean, Eskorbuto hirukotearen "Cerebros destruidos" punk klasikoa entzungo dugu, jatorrizkoa aurrena, eta euskaraz gero, autoharpaz eta ahotsez Eneritz Furyak emana: "Burmuin suntsituak".