Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 30
Season 1
#030 - Elkarrekin kantatzekoez (birziklatuz)
urpekoBONBARDA #030
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita hamargarren saioan, Urtzi Urkizu kazetariaren "Denek elkarrekin kantatzeko" erreportajea izan dugu ardatz, Berria egunkariko Bizigiro atalean iazko otsailaren 22an plazaratua.
Herriak bere egin eta ereserki bihurtu dituen kantuez mintzoko gara saioan, eta Urkizu berarekin hitz egiteaz gain, bere erreportajean jasotzen dituen adituen esanak ere ekarriko ditugu, Josu Larrinaga, Maddi Zubeldia eta Andoni Tolosa Moraurenak.
Santiagon kantatzen zuten "El pueblo unido jamás será vencido" entzunez abiatuko dugu saioa, Quilapayun folk talde txiletarraren ahotsean. 1974ko apirilean, Portugaleko krabelinen iraultzan ezagun egindako "Grandola, Vila Morena" bere jatorrizko bertsioan dakargu, Jose Afonsok kantatua, eta 40ko hamarkadan italiar partisano antifaxistek kantatzen zuten "Bella Ciao", ehundaka bertsio dituena, Jazzaldian parte hartu berri duen Marc Ribotek Tom Waitsekin batera emana.
"El Segadors", katalanen ereserki ezaguna, Charlie Haden & the Liberation Orchestrak joa dakargu, jazz moldean, eta Larrinagaren aburuz kontrakultura hippyaren ereserki bilakatu zen Bob Dylanen "Like a Rolling Stone", Drive by Truckers taldeak moldatua.
Guzti hoiekin batera, Victor Hugoren Les Miserables lanean oinarritutako musikalean ezagutu genuen "Do you hear the People Sing?", Hong Kong-eko protestatan jendetzak kalean abestua. Eta bukatzeko, euskarazko bi kantu: Mikel Laboaren "Txoriak txori" bata, aipaturiko erreportajean Joan Mari Torrealdaik Euskal Herriko ereserkitzat joa; eta Urkizu berak lagunartean kantatzea maite duen "Xalbadorren heriotzean", Urpeko Bonbarda ixteko Pettiren ahotseanentzungo duguna.
* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, itxialdi garaian.