Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 3
Season 1
#003 - Iazko kutunenak (2020, Badok)
urpekoBONBARDA #003
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hirugarren saio honetan euskal musikak 2020an utzi duen uztari gainbegiratua emango diogu, BADOK atariaren kutunenen zerrendak abiapuntu hartuta.
Gurean ez da ohikoa jazz lanik nabarmentzea kutunenen artean, eta Haizea Martiartu saxofoi jole markinarraren "Folketik jazzera ensemble" laneko pieza bat entzunez hasi dugu saioa Amoranteren "Bat edo hiru" goraipatua ezagutu dugu gero; baita Igor Arzuagaren "Menditik jeitsi ginen" eta Elena Setienek Grande Days eta Xabier Erkiziarekin egindako "Mirande" egitasmoa ere, Jon Miranderen olerkiak musikatzen dituena.
Ander Fernandezen Nigara Zuek egitasmo txundigarria deskubritu dugu "Zabortegitik salbatuak" laneko kantu baten bitartez, eta erritmo karibearrak izan ditugu Rlantz & Ziztadaren "Azken argiak" eta Skabidean taldearen "Izaera" lanekin. Eta doinuak gogortu ditugu jarraian, Mihise taldearen "Kronik@" eta Kuartz bikotearen "II" lanetatik kantu bana entzunda. Bukatzeko, Sua laukotearen "Hormak apurtzea" singlea eta Petti erraldoiaren "Manipulazio estrategiak" diskotzarreko lagin bat ere entzun dugu.
Eta gainera, Badokeko kutunenen zerrenda osatzen parte hartu duen Urko Ansa musika kritikariari deitu diogu telefonoz, eta "Iturriaren bueltan kantuan" ere ibili gara, Gorka Erostarbe kazetariak Berria egunkarian idatzi duen testu zoragarriari esker.
★ Support this podcast on Patreon ★