Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 26
Season 1
#026 - Jazzaldiak (2021 zuzenean)
urpekoBONBARDA #026
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita seigarren saioan, uztailean sartzearekin batera, 2021eko Donostiako Jazzaldian zuzenean jotzen izango ditugun artistekin osatu dugu saioa, Getxoko eta Gasteizko jaialdiei ere erreparatuta. Jazzari bete-betean eskainitako hirugarren Urpeko Bonbarda.
Iaz eutsi zion jaialdi bakarrenetakoa izan zen Donostiako Jazzaldia, aurten nazioarteko izarrak ere oholtzaratuko dituena. Piano jotzaileen eta emakume ahotsen festibala izango dena aurkezteko, eskarmentu handiko musikari bat entzunez hasi gara, Kenny Barron. Eta ibilbide luzeko musikariak aipatzen hasita, Mulatu Astatke etiopiarraren erritmo afrikarrak ere entzun ditugu, gurean lehen aldiz izango dela-eta. Baita itzal handiko Dave Douglas tronpeta jolea ere, Donostian Franco D´Andrea itailar piano jolearen boskotea lagunduko duela-eta.
Ahotsei dagokienez, azken urteeetan Donostiako jaialdian arrakasta itzela izan duten bi izar dirdiratsu, Cecile McLorin Salvant eta Silvia Perez Cruz txundigarriak. Eta hauek baino are gazteagoak diren beste bi: Sara Azurza bata, jaialdiko oholtza txikietan izan ohi den euskal musikari andanaren ordezkari, eta Arlo Parks, jazzaz besteko sonoritateei egiten zaien lekua agertzeko. Azken atal honetan koka genezake beste aspaldiko lagun baten bisita ere, Marc Ribot gitarra jolea Ceramic Dog hirukote grinatsuarekin izango baita Gipuzkoan.
Eta gainontzeko jaialdiez, zer esan? Getxon izango diren artistetatik Martirio eta Chano Dominguez piano jolearen "A Bola de Nieve" hautatu dugu, kubatar kantartiaren omenezko egitasmoa. Eta Gasteizko jazzalditik Itamar Borochov tronpeta jole sefardia, Letter One Rising Stars Saria irabazitakoa.