Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 68
Season 1
#068 - Irakurtzen dut (Liburu Eguna)
urpekoBONBARDA #068
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hirurogeita zortzigarren saioan, apirilaren 23an Liburu Eguna ospatzen dela-eta, San Jordi egunez, horixe dugu asteon gaia, literatura eta musika uztarri berean izan baitira sarri.
Saioa desamodio kantu gozo batekin hasi dugu, Nick Lowe jaunaren "I Read a Lot", eta mesanotxean pilatzen ditugun liburuak gogoan, irakurri gabeko liburuengatik Lambchop taldearen "The Book I Haven´t Read" kantuarekin itxi. Tartean, Carson McCullers idazlearen ahotsa ere entzun dugu, Jarvis Cocker Pulp taldeko gidariaren bakarkako debut lanetik.
Lauaxeta zenaren mendeurreneko "Ehungarrenean hamaika" diskotik, Xabi Strubell entzun dugu, eta "Linguae Vasconum primitiae" kantuan Jabier Muguruza eta Etxepareren arteko solasa.
David Byrne musikaria liburutegien maitale dela-eta, Talking Head bere taldearen kantu bat entzun dugu, eta liburuekin zerikusirik ez duen arren, Calle 13 karibearren beste bat, Renek kantatzen dituen esaldi batzuk direla-eta.
Gainontzean, Txuma Murugarren bakarlariak eta Deabruak Teilatuetan taldearen kantu bana, azken hauena Otamendiren poema bat musikatuta; eta Ruper Ordorika zein Anari bakarlariaren bertsio bana. Azken honek Bob Dylan, Literatura Nobel Sariari egina bata, "Iparraldeko neska", eta Balerdi Balerdik Peio Lizarralderen hitzekin ondu zuen "Non duzu zauria" bestea, Ordorikaren azukre koxkorretako bat.
* Gaurko saioa, orain bi urte eta itxialdian ginela, Ispilu Beltza magazinerako osatu genuen Urpeko Bonbarda saioaren moldaketa dugu.