Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 64
Season 1
#064 - Beste bira bat (herri musikak)
urpekoBONBARDA #064
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hirurogeita laugarren saioan, eta tarteka egin ohi dugunez, hara eta hona ibili gara herri musikak lagun. Munduari bira soniko berri bat eman diogu, akaso batzuentzako entzuten gogor samarra bezain aberasgarria izan daitekeen saioan.
David Krakauer klarinete jolearen klezmer musikarekin hasi dugu bidaia, eta Afrikan izan gara gero. Mbalax musika jorratzen duen Omar Pene kantariarekin Senegalen, eta aspaldiko erritmoak berreskuratzen Ghanan, 70 eta 80ko hamarkadetan funk musika plazaratu baitzuen bertan Essiebons zigiluak; Ernest Honny musikariarena, berbarako.
Kontinente batetik besterako bidean, bi euskal talde ere entzun ditugu: bigarren lan luzea aurkeztu berri duen Baizera!nafarrak, batetik; eta Aita Mari erreskate ontziaren alde kantatu duen Korrontzi bizkaitar taldea, bestetik.
Ahotsari presentzia berezia emanez heldu zaigu Puuluup bikote estoniarra; baita jatorriz Iranen jaioa den Mamak Khadem ere. Eta ekialdeko aireak ekarri dizkigute Anatoliako doinuen maitale Rusan Filiztek saz jole kurduarrak zein tsugaru shamisen, hiru sokako folk musika tresna japoniarra jotzea ezaugarri duen Mitsune hirukoteak ere.
Bukatzeko, eskarmentu handiko bi emakumerengana jo dugu behin itsasoa gurutzatu eta Amerikara helduta. Brasilen Juçara Marçal entzun dugu kantuan; eta Perun, sasoi betean den Susana Baca erraldoia. Ibilia Small Island Big Songegitasmoak eman digu, Indiko eta Pazifikoko irletako musikak ezagutzera ematen diharduenak.
Gaur entzun ditugun lanetako asko Transglobal World Music Chart zerrendari esker ezagutu ditu