Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 24
Season 1
#024 - Olatz Salvador (Berria, zaharra & mailegatua VI)
urpekoBONBARDA #024
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita laugarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu seigarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula.
Plazaratu berri diren lanen artean, OLATZ SALVADOR bakarlaria izan dugu protagonista, elkarrizketa bidez "Aho Uhal" aurkeztu baitigu, zuzenean aurkezten diharduen lana.
Gainera, eta etxekoekin jarraituta, "Mendaro Feddler" ere entzun dugu, Audience gernikarren "Tolesdurak" disko bikoitzetik atera dugun singlea. Nazioarteko lan argitaratu berriei dagokionean, bi entzun ditugu. The Reigning Sound garage rock taldearen "A Little More Time With" diskotik hautatutako kantu bat, eta Amadou et Mariam afrikar izarrek Sofi Tukker bikotearekin elkarlanean aurkeztu berri duten "Mom Cheri" single dantzagarria.
Atzera begirakoan, bi artistari erreparatu diogu. Beck kaliforniarrari, ekainean 25 urte betetzen direlako "Odelay" plazaratu zela, eta Amaia Zubiria abeslariari, Adarra Saria jasoko duela-eta aspaldiko partez zuzenean izango baitugu kantari.
Bukatzeko, moldaketen atalean, Boris Vian zenaren "Le Desérteur" kantu antimilitarista sonatua entzungo dugu, jatorrizkoa frantsesez aurrena, eta euskaraz gero Ibon RG musikariak emana, Koldo Izagirreren itzulpenari esker. Eta Carlos Tena kazetariak lan honi buruz Kafe Aleak liburuan esandakoak ezagutaraziko ditugu.