Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita hamairugarren saioan,
atzera begirakoa eskaini diogu Negu Gorriak taldearen estreineko lanari, 1990eko ekainaren 5ean plazaratu zena, orain hiru hamarkada.
Fermin Muguruzaren gidaritzapean eratutako supertaldea dugu Negu Gorriak, hasiera batean Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazorekin osatua, eta aurki boskote bihurtua, Mikel Kazalis eta Mikel Abrego musikariekin. Nazioartean bogan ziren joerak bereganatuta
rap eta hardcore doinuak uztartu zituzten, arrakasta handiarekin.
Gerora 90eko hamarkadako euskal musikarentzako ezinbesteko bihurtu zen Esan Ozenki zigilua sortu bazuten ere,
14 kantuko debut lan homonimoa Oihuka etxearekin plazaratu zuen Negu Gorriakek, "Radio Rahim" eta "Bertso Hop" lehen single zituztela.
Iaz, mugarritzat hartu daitekeen lanak 30 urte bete izanak oihartzun handia izan zuen sare sozialetan, Urpeko Bonbardaren atal hau atontzeko baliatu genuena: Fermin Muguruzak bere garaian, eta
egitasmo berria aurkezteko asmoarekin, Argia aldizkarian plazaratu zuen
"100 ginen" zutabea, Andoni Imazek Berria egunkarian plazaratu zuen
"Hiru hamarkadako harrotasun ozena", eta Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean plazartutako
"NGk 30 urte".