Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 1
Season 1
#001 - Munduaren bira, pandemian (2020, herri musikak)
urpekoBONBARDA #001
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Zero saioan lagunak gonbidatu eta etxe inguruan ibili ginen, eta honakoan, urte aldaketa ospatzeko, motxila aldean hartu eta munduari buelta ematen ausartu gara, pandemiak pandemia.
Oraingoan ere ez gara bakarrik izan, ordea, eta 2020an herri musiketan lan nabarmenduak plazaratu dituzten musikariak izan ditugu bidaide.
Etxean hasi dugu bidaia, Bizkaian, Korrontzi eta Xabier Amurizarekin. Balkanetan Dzambo Agusevi Orchestra mazedoniarra genuen zain, eta greziar muga gurutzatuta, Stratis Skarakis arrabita jolea Kretan.
Afrikan bi sartu irten egin ditugu. Aurrenekoan Niqolah Seevarekin egon gara Magreben, eta Nahawa Doumbiarekin Malin. Bigarrenean, paraje berdinetan bada ere, egun bogan diren soinuen peskizan izan gara; elektronikoak Ammar 808 tuniziarrarekin eta trap erritmoak Bamakon, Casha kantariarekin.
Ipar Amerikara jo eta hegoaldeko soinuak entzun ditugu, Los Mocosos AEBetan eta Lido Pimienta Kanadan bizi diren arren, karibear eta kolonbiar jatorria baitute, hurrenez hurren. Asian, Yukihiro Atsumi gitarra jole klasikoa entzun dugu, eta Mongolian Khusugtun taldea. Azken hauek bezala, ahotsen erabilera harrigarria egiten dute Zedashe abesbatza georgiarreko kideek ere.
Etxera bueltan, Baxe Nafarroan bukatu dugu, Izarrak taldearekin.
★ Support this podcast on Patreon ★