Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 70
Season 1
#070 - Katalanez (Enderrock 2021)
urpekoBONBARDA #070
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hiruroteita hamargarren saioan egungo musika eszena kataluniarra ezagutu gura izan dugu, edo zehatzago, katalanez emandako musikari erreparatu diogu, Enderrock aldizkaria ardatz hartuta.
2021eko lanik onenen zerrendatik hautatutakoak dira entzungai izan ditugun talde guztiak. Iazko diskorik onena La Ludwig Band taldearen “El fill del rei” izendatu zuten, arrastan emandako ahotsez eta irudi onirikoz josia. Quim Carandell kantari duen gironar taldeak bezala, Ludwig Van Beethoveni egiten dio erreferentzia Mazoni bakarlariak ere, “Ludwig” deitzen baita iaz plazaratu zuen diskoa. Jaume Pla dugu Mazoni goitizena darabilen musikaria, lana berria alemaniar konpositore handiaren piezen samplerrekin osatu duena.
Gure artean aurrekoak baino ezagunagoa da La Fumiga valentziar taldea –“Sokatira” izeneko single bat plazaratu zuen 2018an-. Iaz“Fotosintesi” izeneko diskoa plazaratu zuen, besteak beste Zoo taldearen partaidetzarekin. Azken hau da, Enderrock aldizkariaren aburuz, katalanez kantatzen dutenen artean 2021eko artistarik onena. Fermin Muguruza, Xabi Arakama eta Zo-Zongorekin “Karrer de l´amargura” plazaratu zuen Zoo taldeak“Llepolies” lan luzea plazaratu zuen iaz -goxokiak-.
Gure artean aurrekoak baino ezagunagoa da La Fumiga valentziar taldea –“Sokatira” izeneko single bat plazaratu zuen 2018an-. Iaz“Fotosintesi” izeneko diskoa plazaratu zuen, besteak beste Zoo taldearen partaidetzarekin. Azken hau da, Enderrock aldizkariaren aburuz, katalanez kantatzen dutenen artean 2021eko artistarik onena. Fermin Muguruza, Xabi Arakama eta Zo-Zongorekin “Karrer de l´amargura” plazaratu zuen Zoo taldeak“Llepolies” lan luzea plazaratu zuen iaz -goxokiak-.
Iazko pop-rock diskorik onena Oques Grasses bartzelonarren “A tope amb la vida” baikorra izan zen Enderrock aldizkariaren aburuz; Caïm Riba bakarlari Balearraren “Llunas de Plutó”kantautore diskorik onena -zendu berria den Pau Riba handiaren semea-; Extraño Weys egitasmoaren “Rodrigo Laviña y su combo” hip-hop disko sofistikatua musika urbanoen diskorik onena; The Tyets bikotearen “Animalari urbá” harrigarria famili diskorik onena, Enric Larreularen poemak musikatzen dituena; eta Maria Hein mallorcarraren debuta, “Continent i contingut”, artista agertu berririk onena. Sari gehiago ere ematen ditu Enderrockek, katalanez ez beste hizkuntza batean kantatutako lanik onenari edo folk diskorik onenari, besteak beste, bainan ez ditugu hautatu Urpeko Bonbardan.
Gainera, etxealdian sortu eta Bartzelonako teilatu batean egindako bideoei esker atoan arrakasta erdietsi zuen Stay Homas hirukotea ezagutu dugu “Agua” Epko kantu bat entzunda, eta gauza bera egin dugu Joan Dausa bakarlariaren “Ho tenim tot”; eta El Petit de Cal Eril kantariaren “N.S.C.A.L.H”lanekin ere, azken hau Joan Pons leridarraren egitasmoa, sikodelia ukituak dituen folk-rock akustikoa.
Bukatzeko, Clara Peya gironar piano jolearen “Periferia” eta folk doinuak zein esperimentazioa dakartzan Tarta Relena bikotearen “Fiat Lux” ezagutu ditugu.