Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 44
Season 1
#044 - Munduan biraka (herri musikak 2021)
urpekoBONBARDA #044
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Berrogeita laugarren saioan, herri musikak entzun ditugu, munduari bira emanda.
Etxean abiatu eta buka, Habia taldearekin eman diogu bidaiari hasiera, "Animalia naiz eta" laneko kantu bat entzunda, eta Kilimak taldearekin bukatu, "Euskal Herriko runba" aurkeztuta. Gainontzean bizkor-bizkor ibili gara batetik bestera, eta europar, afrikar, asiar eta amerikar hiruna kantu entzun ditugu.
Europatik, Suediako Väsen bikoteak, Txipreko Monsieur Doumani hirukoteak eta Bulgariako Eva Quartet ahots laukoteak eman digute aterpe.
Oraindik orain ezezagun samarra zaigun ekialdeko musika ezagutzeko aukera ere izan dugu. Batetik, Namgar mongoliarren “Nayan Navaa” lan bikainari esker, eta bestetik bi bildumei esker: 1983-1992 arteko asiar musika elektronikoa eta dance musika dakarren "Naya Beat Volume 1" eta "Henna", Palestinako emakume gazteen ahotsak gordetzen dituena.
Afrikari dagokionez, Casamancen, Burkina Fason eta Ugandan izan gara, Maher Cissoko kora jolea, Kandy Guiragaztea eta Rachel Magoola politikaria bisitatzen. Eta Amerikan, Argentinan batetik, Sofia Rei kantariaren "Umbral" lana ezagutzen batetik, eta Kolonbian bestetik. Azken herrialde honetan, AEBetatik bertara arte bizikletan joandako Biomigrant ezagutu dugu, baita Petrona Martinez ere, karibe aldean bullerenge musika jotzen duena.
Aipatutako musikari guzti-guztiek diskoa plazaratu dute 2021ean.