Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 32
Season 1
#032 - Grateful Deadez (birziklatuz)
urpekoBONBARDA #032
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita hamabigarren saioan,
atzera begirakoa eskaini diogu The Grateful Dead taldeari, iaz 50 urte plazaratu zituzten bi
harribitxietako kantuak entzunez: "Workingman`s Dead" eta "American Beauty".
AEBetako Kalifornia eguzkitsuan sortutako taldea da The Grateful Dead, hippyen garaikoa.
1965ean eratua, hiru hamarkada luzeko ibilbidea izan zuen taldeak, harik eta 1995ean desegin zen arte, taldeburu zen Jerry Garcia gitarra jolearen heriotzarekin batera.
Psikodeliaren aitzindaria, 1970a urte oparoa izan zuen The Grateful Deadek, bi harribitxi argitaratu baitzituen urte berean -50. urtemuga duten honetan bildumazaleentzako berrargitaratuak biak ala biak-, norabidez aldatu eta folk zein blues doinuetara lerratzearekin batera.
1970eko otsailean "Workingman´s Dead" argitaratu zuten, taldearen 5. lan luzea,
eta azaroan "American Beauty".
Geroztik mende erdia igaro den arren, izugarri gozagarriak dira oraindik ere Palo Altoko taldearen kantuak; guk bederen izugarri gozatu ditugu, dead-head-ak bagina bezala, beraien jarraitzaile sutsuak izendatzeko erabili ohi den izena.
* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, itxialdi garaian.
★ Support this podcast on Patreon ★