Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 27
Season 1
#027 - Euskal Kantagintza berriaz (birziklatuz)
urpekoBONBARDA #028
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hogeita zazpigarren saio honetan, Pako Aristik "Euskal kantagintza berria (1961-1985)" aurkeztuko digu, liburua idatzi eta 35 urtera, Ereinek lana berrargitaratu duela-eta.
Makina bat musikari elkarrizketatu zituen Aristik liburua idazteko, eta horietako batzuk entzungo ditugu saioan, Mixel Labegerie zenaren "Gazteri berria" berbarako -semea elkarrizketatu zuen kazetariak, aita hila baitzen ordurako-. Baita Euskal Herriko lehen rock&roll izarra ere, Niko Etxart.
Txomin Artolarekin ere mintzatu zen Pako Aristi, eta Haizea taldearen doinu bat ekarri dugu saiora. Baita Ez dok Amairu egitasmoko partaide Mikel Laboa eta punk eztandaren ordezkaritzat jo ditzakegun Hertzainak ere, 1985era arteko tartea jasotzen baitu aipatu liburuak.
"Euskal kantagintza berria" liburuaren berrargitalpena dela-eta Erein etxeak egindako aurkezpenean, Pako Aristik autokritika egin eta onartu zuen, gaur egungo begiradatik ikusita, emakumeak falta direla liburuan, eta bazirela bertan egoteko merezimenduak egindakoak. Gauzak horrela, Amaia Zubiria saritu berria eta Lourdes Iriondo zenaren "Ez gaude konforme" ere entzungo ditugu saioan.
Alta, beste ezeren gainetik Pako Aristiren hitzak izango ditugu protagonista, edizio berrirako prentsaurrekoan esanak baidakartzagu.
* Jatorriz, orain berreskuratzen dugun honako saioa Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltzarako atondu genuen iaz, 2020ko maiatz bukaeran.