Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 67
Season 1
#067 - Kaskamotzak (Carles Viñas)
urpekoBONBARDA #067
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hirurogeita zazpigarren saioan, ska, rocksteady, oi! eta punk musikak izan ditugu entzungai, El Diario.es hedabideak Carles Viñasen “Skinheads” saiakerari eskaini dion erreportajea ardatz hartuta.
Millie Small kantariak ireki du saioa, 1964ko “My Boy Lollipop” bikainarekin, eta Ian Dury & the Blockheads taldearen “Dance Little Rude Boy” kantuak itxi, Dury zendu ostean plazaratua, 2002an. Mende erdiko tartea dago bi kantuen artean.
Jamaikar etorkinek Britainia Handian ezagutarazi zuten ska doinuekin jarraitu dugu, Desmond Dekker eta Laurel Aitken izarren kantu banarekin. Baita Symarip taldearen klasiko bat ere, “Skinhead Moonstomp”, estiloaren dantza pauso ezagunenaz mintzo dena.
Ska hiperbitaminikoa jo eta 2-Toneko britainiar talde sorta ugari bat izan dugu gero entzungai, The Beat eta The Selecter zein oso ezagunak diren Madness eta The Specials. Baita Euskal Herriko makina bat plazatako erromerietan jotako Trabuko ere, Bad Manners taldearen kantarik ezagunena berrirakurri, “Lip Up Fatty”, eta “Ska-Reggae” bihurtu baitzuten.
Bukatzeko, skinheads mugimendua politizatu zeneko garaia hartu dugu gogoan, punk eta oi! taldeak entzunda. Beraien kontzertuetako bortxaz nazkatuta taldea desegin zuten Sham 69 aurrena; arrazakeriaren kontrako SHARP mugimendu antifaxistako kide The Oppressed, eta RAC antikomunistetako Skrewdriver ultraeskuindarrak gero, Ian Stuart naziak gidatutakoa.
Milurteko berriarekin batera, Euskal Herriko oi! mugimenduak izan zuen kalapita nagusienetako batez ere oroitu gara, eta Des-Kontrol taldeak 2008an plazaratu zuen “Hipokrisiaren eta faxismoaren aurka”kantua ere entzun dugu.