Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 61
Season 1
#061 - Ez da giro (Ukrainan)
urpekoBONBARDA #061
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hirurogeita batgarren saioan, eta mundua Ukrainara begira dagoen honetan, ez baita giro, gerrazaleak musikaz borrokatu nahi ditugu, gaur egungo ukrainar musika ezagutzera emanda.
Folk eta metal doinuekin -baina ez black metalarekin- eman diogu saioari hasiera eta bukaera, Ukrainan asko lantzen diren musika generoak, biak ala biak. Alde batetik Dakhabrakha bikainen kantu luze bezain hipnotikoa entzun dugu, Derun elektronika bikotearen galbahetik pasatua, eta bestetik Sinoptik hirukoteak beraien hiri kuttunari eskainitako kantua: "Donbass". A
Sinoptiken antzeko ariketa egin du, gitarra akustikoa lagun, Postman kantautoreak ere, ukrainar hiriburua buruzko "Kyiveko kaleak" kantuan. Eta zazpi emakumez osatutako Dakh Daughters taldea, Dakhabrakha bezala, antzerki mundutik dator; antzezlanak errezitatzen ditu kantuetan, berbarako Shakespeareren 35. sonetoa "Rozy" kantuan.
Oraindik orain itzal handirik ez duten arren, zerrenda honetako talde sorta batek erakarria du, dagoeneko, nazioarteko arreta: Brunettes Shoot Blondes taldeak Youtuben kantu bat biralizatzea lortu zuelako, Anastasiia Oleksiivna Kamenskykhek, musika munduan NK, besteak beste bost hizkuntzatan kantatzen duelako, Ivan Dorn jaiotzez errusiarrak, ingelesez kantatzen mundua zeharkatzeaz gain zineman egin dituen lanengatik, eta The Maneken bakarlariak debuta frantziar zigilu batean eman zuelako, besteak beste. Eugene Filatov dugu The Maneken, eta Nata Zhyzhchenko kantariarekin batera, bikotean, Onuka. Beste nazioarteko bikote batek osatzen du Ummagma, Shauna McLarnon kanadarrak eta Alexx Kretov ukrainarrak.
Bukatzeko, beste bi talde, ukrainar dialekto edo sukalki propioan kantatzen dutenak, Karpato inguruetakoak biak: Transkarpaziako Rock-H -rock hitzak talde edo komunitate esan gura du beraien hizkuntzan-, eta Khystyna Soloviy gaztea, Lviv hirian hazia izan arren lemkoar herri kantak berritzen diharduena.
* Honako zerrenda, besteak beste, Shantal Romero eta Vira Vyrska musikazaleen laguntzari esker osatu dugu, taldeetako asko ezezagunak baikenituen orain gutxira arte. Aipatutako izenetatik, asko dira engaiamendu politikoa agertu dutenak -ez orain, aspaldi baino-, Ukrainak bizi duen egoera dela-eta.