Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Berrogeita zortzigarren saioan, aurrekoaren molde berean ibili gara,
Durangoko Azoka atarian dugula-eta.
Honakoan,
Kherau folk talde bizkaitarra,
Tatxers hirukote iruindarra eta Galdakao bueltan eratu berri den
Kaserna talde indartsua dira musikariek beraiek aurkeztu dizkigutenak, Ibon Ordoñezekin, Jon Salinasekin eta Markel Fuentesekin berba egin baitugu, hurrenez hurren.
Saioa bare bare abiatu dugu, Kherauk bezala folk akustikoa jorratzen duen
Habia emakume hirukotearekin aurrena, eta pop doinuetara lerratutako
Serge eta
Esanezin egitasmoarekin gero, azken honek Ianire Aranzabe buru duela.
Tatxers bezala, bogan den erritmoak jorratzen dituzte
Ezpalak (psikodeliaz zipriztindutako post-punka, lo-fi soinuarekin emana), eta
STR (trap melodikoa, autotuneak gozotua) ere entzungai izan ditugu; baita Dani Agirrezabalaga bateria jole gasteiztarrak
Arri! egitasmoarekin plazaratu duen Ep-ko kantu bat ere, lan elektroniko eta instrumentala.
Bukatzeko, berriro baretuta baina oraindik dantzarako gogoz, erritmo beroagoetara jo dugu.
Afrika Bibang bakarlariak soul musika ekarri dizkigu
"Emakumeak" kantuarekin, euskaraz gutxi jorratu den generoa, eta
Ruper Ordorika karibear erritmoetara lerratu zaigu
"Amour eta Toujours" diskoaren aurrerapen kantuan.