Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 56
Season 1
#056 - Elkano Browning Cream (Berria, zaharra & mailegatua IX)
urpekoBONBARDA #056
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Berrogeita hamaseigarren saio honetan, disko berriak aurkeztu, aspaldikoak berreskuratu eta mailegatutako doinuak ezagutzeko baliatzen dugun formatua erabili dugu bederatzigarrenez, eta Mikel Azpiroz donostiar piano jolearekin solastu gara, Elkano Browning Cream hirukoteak disko berria plazaratu duela-eta.
Hamabost urte bete ditu jada Mikel Azpirozek hasieran Matt Hardingekin eta orain Bartzelonan bizi den Dave Wilkinson gitarra jole britainiarrarekin eta Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarrarekin eratutako egitasmoak, Elkano Browning Cream taldeak, eta seigarren lana dute argitaratu berria den “Eup!”. Berau aurkeztu digu Azpirozek, eta piano jole gisa daraman ibilbideari buruz ere galdetu diogu, iaz plazaratu zuen bakarkako hirugarren diskoa aitzakia hartuta, “Islak” iradokitzailea.
Gainontzean, beste hiru lan ezagutzeko ere probestu dugu lan argitaratu berriei eskainitako atala: FKA Twigs-ek The Weeknd-en laguntzarekin emandako “Tears in the Club” singlea, Elvis Costello aspaldiko lagunaren “The Bo Named If” lp-a, eta eratu berria den Keia laukotearen “Ez zara zu”, otsailean plazaratzekoak ei diren debut lanaren aurrerapen kantua.
Aspaldiko musika berreskuratzeko atalean, The Ronettes hirukoteko buru Ronnie Spector zendu berria omendu gura izan dugu bere kanturik entzutetsuenarekin, “Be my Baby” –#005 Bonbarda eskaini genion haren senar eta tratu txarren emaile Phil Spector zenari-; eta batez ere, Markos Zapiainek bere blogean eskegitako idatzia irakurrita. Eta gainera, orain gutxi 80 urte bete dituen Benito Lertxundizoriondu dugu, “Baldorba” kantuarekin. Hauxe da, hain zuzen ere, gaurkoan moldatutako kantua, Urbeltzen hitzekin Orioko bardoak ondu zuen kantuaren bertsio bat egin baitu Leire Villanuevak, Iseokantari iruindarrak, herriminez osatu duen “Etxean” Ep-an.
★ Support this podcast on Patreon ★