Subscribe
Copied to clipboard
Share
Share
Copied to clipboard
Embed
Copied to clipboard
Urpeko Bonbarda
Trailer
Bonus
Episode 16
Season 1
#016 - Afrikatik Afrikara (afrobeat, sega eta yoruba)
urpekoBONBARDA #016
Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Hamaseigarren saioan, etxetik atera eta Afrika beltzera egin dugu, soinu bidaia zirraragarri bat egiteko asmoz.
Batetik bestera ibili gara, blues doinuak eta elektronikak zipriztindutako herri musikak entzunez, baita afrofunk, yoruba, highlife, maloya, afrobeat, malagasy eta sega doinuak ere!
Bamakon hasi dugu bidaia, Ali Farka Toure maisuaren taldekide izandako Afel Boucoum musikariarekin, eta herrikidea duen Songhoy Blues talde grinatsuarekin. Iaz World Music delakoaren lanik goraipatuenetakoa eman duen Djely Tapa ere maliarra da, egun Kanadan bizi bada ere.
Lagosen Bantu ezagutu dugu, Nigerian, eta Londresetik mundura aitaren bidea jarraitu eta afrobeat musika jorratzen duen Femi Kuti. Beninen, neskato zazpikote bat, Star Feminine Band alaia, eta Kongon Jupiter & Okwess, "bofenia rock" jorratzen ei duen taldea. Sowetokoa da Urban Village laukotea, "Udondolo" sofistikatuarekin adituen arreta deitu duena.
Christine Salem musikariak kayama jotzen du eta Reunion uhartekoa da, eta Tao Ravao musikariak egurrezko kutxa txiki batez egiten den kabosya -Vincent Bucher-ekin plazaratu du "Piment Blue", Madagaskarrekoa baita. Irlekin jarraituz, Rodrigues uhartekoa da (Maurizio errepublikan) Sakili taldea, besteak beste mazurka, polka eta valsak jotzen dituena.
Azkenik, David Walters frantziarra, Vincent Segal, Roger Raspail eta Ballake Sissoko musikari bakinekin bnatera "Nocturne" lan fina plazaratu berri duena.