{"type":"rich","version":"1.0","provider_name":"Transistor","provider_url":"https://transistor.fm","author_name":"Urpeko Bonbarda","title":"#147 - Jon Miranderenak (mendeurrenean)","html":"<iframe width=\"100%\" height=\"180\" frameborder=\"no\" scrolling=\"no\" seamless src=\"https://share.transistor.fm/e/27b810e2\"></iframe>","width":"100%","height":180,"duration":3544,"description":"urpekoBONBARDA #147Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 147. saioan, Jon Mirande zenaren olerki musikatuak dakartzagu, jaio zeneko mendeurrenean.1925eko azaroaren 10ean jaio zen Jon Mirande Aiphasorho Parisen, orain ehun urte. Lanera bertara joandako zuberoar familia bateko kidea zen, eta gurasoek hasieran frantsesez apenas zekiten arren, ez zuen euskara izan ama hizkuntza. Lanbidez itzultzailea izan zen gizonak 20 urte inguru zituela hartu zuen euskara ikasteko erabakia, baita gauzatu ere -eleanitza zen, zinez-. Aurrerantzean zubereraz mintzatuko zen gurasoekin. Euskaltzain izateari izkin egin zion, baina euskara batuaren defendatzaile nagusienetakoa izan genuen.1954an idatzi zuen bere nobela bakarra, “Haur besoetakoa”, kasik hiru hamarkada geroago plazaratuko zena, baina poesia landu zuen batez ere, paganismoa, sexua eta bortizkeria gai hartuta, jarrera nihilistaz. Eta asko dira bere olerkiak musikatu dituzten euskal musikariak. Urpeko Bonbardan aurkeztu ditugu batzuk.Xabier Erkizia soinu artistak zuberoarraren hitzekin egitasmo berezi bat aurkeztu zuen, Elena Setien donostiar kantariarekin eta Grande Days taldearekin batera, \"Mirande\" (Forbidden Colours, 2020), sei olerki musikatu zizkion Ep-a: \"Zergatik\", \"Igelak\", \"Eder bati\", Eresi\", \"Jauregi hotzean\" eta \"Maitarzun\". Azken honekin abiatu dugu saioa, eta gainontzeko olerki guzti-guztiak entzun ditugu gero, Elena Setienen ahotsean ez bada ere.Azken Adarra Saria jaso duen Antton Valverde jaunak Miranderen bi olerki musikatu zituen \"Larogeitamazazpi\"diskoan (Elkar, 1997), aipagai izan dugun \"Maitarzun\" eta guk hautatu dugun \"Ametsetariak\"; eta Imanol Larzabalzenak, bere aldetik, greziar kutsua erantsi zion Georges Moustaki handiarekin batera kantatu zuen \"Zergatik\" olerkiari: \"Zergatik ikasi ahaztekotz ikasiak oro?\" (\"Hori bera da denen ixtoria\", Elkar 1996).Jon Miranderen poemei arreta berezia jarri dietenen artean dago Oskorri bizkaitar taldea. Natxo de...","thumbnail_url":"https://img.transistorcdn.com/nMoz-dw2-_1i7qLApX3lYv8d7T6olxaiu_zrnkiDhQU/rs:fill:0:0:1/w:400/h:400/q:60/mb:500000/aHR0cHM6Ly9pbWct/dXBsb2FkLXByb2R1/Y3Rpb24udHJhbnNp/c3Rvci5mbS9zaG93/LzE3MjEyLzE2NTcx/NDEzNDItYXJ0d29y/ay5qcGc.webp","thumbnail_width":300,"thumbnail_height":300}