{"type":"rich","version":"1.0","provider_name":"Transistor","provider_url":"https://transistor.fm","author_name":"Urpeko Bonbarda","title":"#148 - Gainditu edo hedatu (Jimmy Cliff)","html":"<iframe width=\"100%\" height=\"180\" frameborder=\"no\" scrolling=\"no\" seamless src=\"https://share.transistor.fm/e/90573fd0\"></iframe>","width":"100%","height":180,"duration":3263,"description":"urpekoBONBARDA #148Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.148. saioan, 2025eko azaroaren 24an zendutako Jimmy Cliff reggae kantari jamaikarraren omenezko saioa osatu dugu.Mundu mailako ospea izan zuen lehenetariko musikari jamaikarra izan zen Jimmy Cliff, reggae musika ezagutzera eman zuena. 81 urte zituela zendu da.Ahots eztitsua zuen, lausengaria, eta arimaz beteriko kantaera. Benetako rude boya izana zen gaztetan, eta arrakasta itzela izan zuen “The Harder They Came” filmeko soinu bandarekin, antzezle lanetan ere izan zuen filma. Guztira 30 inguru estudioko disko plalaratu zituen, eta EHZ festibalean kantatu zuen 2013an.Toots Hibbertekin batera ska eta reggae soinuen aitzindari izandako musikaria Saint James-en jaio zen 1944ko uztailaren 30ean, eta James Chambers zuen benetako izena. Elizkoia ei zuen aita, eta oso musikazalea zenez, txiki txikitatik jarri zuen arreta gospel eleizkizunetan, baita irratian entzuten zituen artista estatubatuarrengan ere, beraiengandik ikasteko asmoz: Little Richard, Sam Cooke, Ray Charles edo, Urpeko Bonbardan entzun dugun Derrick Morgan.Jimmy Cliff izan zen Leslie Kong disko etxe bat irekitzera bultzatu zuena, Kingstonen, gerora jamaikar musika mundura zabaltzeko gakoetako bat izango zena. Elkarrekin plazaratutako lehen singlea da “Hurricane Hattie”.  60ko hamarkada zen, eta jamaikarrak Britainia Handian igaro zuen denboraldi bat. Urteetara, zera esan zuen garai haiei buruz: “Londres hiri zakurra da, ez dut inon arrazakeria ezagutu han bezala”.Disko etxe sortu berriak Maytals eta Wailers taldeak emango zituen ezagutzera geroxeago, eta Desmond Dekkerren lanez aparte, Peter Tosh eta Bob Marleyren lehen singleak ere argitaratu zituen. Azken hau, Bob Marley, Jimmy Cliffek aurkeztu omen zion Leslie Kong ekoizleari. “Antzeko asmo, izpiritu eta pentsaera iraultzailea genuen -esan zuen Jimmy Cliffek Bob Marleyri buruz- baina ni bakarti samarra naiz eta berak jendea maite zuen. Horrexegatik...","thumbnail_url":"https://img.transistorcdn.com/nMoz-dw2-_1i7qLApX3lYv8d7T6olxaiu_zrnkiDhQU/rs:fill:0:0:1/w:400/h:400/q:60/mb:500000/aHR0cHM6Ly9pbWct/dXBsb2FkLXByb2R1/Y3Rpb24udHJhbnNp/c3Rvci5mbS9zaG93/LzE3MjEyLzE2NTcx/NDEzNDItYXJ0d29y/ay5qcGc.webp","thumbnail_width":300,"thumbnail_height":300}