Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Berrogeita hamabigarren saio honetan, agur esango diogu 2021 luze eta ilunari, eta Urpeko Bonbardak urtea betetzen duenez, aurten aurkeztu ditugun taldeetako musikariekin izandako solasaldien txatalez osatu dugu saioa, laburpen modura.
Hogeita batgarren saioan
AMAK trikitilari laukotea aurkeztu zigun Amaia Orejak; hamabigarrenean
Eneritz Furyak bakarlariarekin solastu ginen
"Emadan" ezagutzeko asmoz; eta hogeita laugarrenean
"Aho Uhal" bigarren lan luzeari buruz hitz egin zigun Olatz Salvador kantariak.
Hamabostgarren saioan,
Gaizka Salazar, Gatibuko bateria jolearekin,
Erabatera superbandari buruz egin genuen berba, aurten
"Izpi Galdua" EP-a argitaratu baitute, jada talde izaera lortuta. Eta berrogeita seigarrenean, Agus Garmendia gitarra joleak
Kilimak,
dantzarako runba erritmoak jorratzen dituen taldea.
Gurean egindako jazz musika izan genuen hizpide hamazortzigarren saioan, eta hiru emakumek egindako disko bana ezagutu genituen:
Irati Bilbao kantariaren
"Begin" estreinako lana;
Haizea Martiartu saxofoi jolearen
"Folketik jazzera ensemble",
euskal doinu ezagun batzuk moldatzen dituena -biak ala biak Errabal etxean plazaratuak-; eta
Ainara Ortega kantariaren
"Onin", umore finez osatua.
Seigarren saioan
Mikel Makala eta Lidia Insausti izan genituen gonbidatu, soul doinuak euskaraz lantzen dituen
Arima Soul egitasmo berria aurkezteko. Eta bederatzigarren saioan
Ibil Bedi nafarren
"Beltxarga beltza" ezagutu genuen,
Ibai Osinaga taldekidearen ahotsean.