Kaixo maitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren zortzigarren saioan, Sexuinkestako hirugarren atala, Bizitza Sexualari dagokiona, aztertzen bukatu dugu, Kaixomaitiako Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta lagun ditugula.

Show Notes

#08 Kaixomaitia, zer duzu?
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcasta da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Zortzigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin  2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa"-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Bizitza Sexuala atala aztertzen bukatu dugu, sexuinkestaren hirugarren atala. Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

G37 - Inoiz izan al duzu harreman sexualik taldean?
G38 - Zein maiztasunekin masturbatzen zara?
G39 - Masturbatzen zarenean, zure bikotekidea ez den pertsona batean pentsatzen duzu?
G40 - Bikotean sexuaz hitz egiten duzue?
G41 - Zuretzat, bikote erlazio bat luzaroan sexurik gabe zenbateraino da eramangarria?
G42 - Zuretzat, sexua maitasunik gabe zenbateraino da eramangarria?

What is Kaixo maitia, zer duzu??

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute: "Kaixo maitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta.
Saioak Kaixomaitiak egindako Sexuinkesta izango du ardatz, eta ikerketak emandako emaitza aztertuko du atalez atal, Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoaren partaidetzarekin.