Urpeko Bonbarda

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda.
Laurogeita zazpigarren saioan, euskal musikariek egindako nazioarteko elkarlanak izan ditugu mintzagai. Eta entzun ditugu: KEPA JUNKERA & MAFALDA ARNAUTH / IZARO & AMARAL / JABIER MUGURUZA & KIKO VENENO / ANARI & THALIA ZEDEK / JOXE RIPIAU & AMPARANOIA / HUNTZA & JULIETA VENEGAS / ZETAK & BOMBA ESTÉREO / ESNE BELTZA & LA MALA RODRIGUEZ / REINCIDENTES & FERMIN MUGURUZA / ZEA MAYS & SANTI BALMES / BERRI TXARRAK & TIM MCILRATH.

Show Notes

urpekoBONBARDA #087

Zuzeu Podcastek aurkezten du:
Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.

Laurogeita zazpigarren saioan, euskal talde eta musikariek atzerriko artistekin gauzatutako elkarlanak izan ditugu hizpide, Zetak nafarrek Bomba Estéreo kolonbiarrekin batera plazaratutako singlea ezagutu berritan.

Pello Reparaz eta Li Saumet "Zoriontasuna (la vida es de verdad)" kantatzen entzunda, antzeko moldean emandako kantu batzuk ekarri ditugu Urpeko Bonbardara: Esne Beltza taldeak "Gora!" diskoan La Mala Rodriguez rap kantari andaluziarrarekin emandako "Quién manda (hemen eta hor)"; Joxe Ripiau hirukotearen "Habana, abenduak 31", zeinetan Amparanoia kantariak dioskun ez dela oherik behar lotara inor ez badoa; eta Huntza seikotearen "17:21", Julieta Venegas mexikarraren ahots melankoniatsuak lagundua. Elkarlan elebidunak, aipatutako guztiak.

Berri Txarrak taldearen "Denak ez du balio" ere elkarlan elebiduna dugu, baina honakoan gazteleraz beharrean ingelesez kantatua, Tim McIlrath, Rise Against taldeko kantariaren ahotsean.

Musikari erdaldunak ere entzun izan ditugu euskaraz kantari zenbait egitasmotan; horietako batzuk entzun ditugu. Hasteko, Mafalda Arnauth portugaldarra, kalapita eragin zuen Kepa Junkera trikitilariaren "Etxea" lanean Iparragirreren ahaire bat kantatu zuena. Baita Amaral, Kiko Veneno eta Santi Balmes ere, bikain gainera. Lehena Izaro laguntzen, "Limones de oro" diskoko kantu batean; bigarrena Jabier Muguruza soinu jolearekin elkarrizketan, Iñaki Irazuren hitzak dituen "Etxera berandu heltzean" kantu ederrean; eta hirugarrena, Love of Lesbian taldeko kantaria, Zea Mays bilbotarrekin batera, "Orain" kantuan. Reincidentes andaluziarrek ere kantatu izan dute euskaraz, "Un pueblo" kantuan, elkarlanen maisua den Fermin Muguruza gonbidatuta.

Anari azkoitiarrak ez zion euskaraz kantatzeko Thalia Zedek estatubatuarrari, baina elkarlan polita osatu zuten biek, Bidehuts zigiluak split disko batean argitaratu zuena: "Coupages #4".



★ Support this podcast on Patreon ★

What is Urpeko Bonbarda?

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.