Subscribe
Share
Share
Embed
Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren zazpigarren saioan, Sexuinkestako hirugarren atala, Bizitza Sexualari dagokiona, aztertzen jarraitu dugu, Kaixomaitiako Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta lagun ditugula.
#07 Kaixomaitia, zer duzu?
G31 - Zein da zeure zoriontasun maila momentu honetan zeure bizitza sexualari dagokionez?
G32 - Zein adinekin izan zenuen zeure lehenengo harreman sexuala?
G33 - "Lehenengo gauean" izango zenuke sexu harremanik?
G34 - Pornografia kontsumitzen baduzu, zer maiztasunez egiten duzu?
G35 - Batzuetan, pertsona batzuek sexu harremanak izateko ordaintzen dute. Zuk ordaindu al duzu inoiz?
G36 - Zure sexu bereko pertsonekin izan duzu inoiz harreman sexualik?
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute: "Kaixo maitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta.
Saioak Kaixomaitiak egindako Sexuinkesta izango du ardatz, eta ikerketak emandako emaitza aztertuko du atalez atal, Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoaren partaidetzarekin.