Subscribe
Share
Share
Embed
Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren seigarren saioan, Sexuinkestako hirugarren atala, Bizitza Sexualari dagokiona, aztertzen hasi gara, Kaixomaitiako Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta lagun ditugula.
#06 Kaixomaitia, zer duzu?
G24 - Zenbat bikotekide sexual izan dituzu zure bizitza guztian?
G25 - Zenbat pertsonarekin izan dituzu harreman sexualak azken 12 hilabeteetan?
G26 - Batezbeste, zer maiztasunez izaten dituzu sexu harremanak?
G27 - Azken 12 hilabeteetan, izan duzu harreman sexualik lehen aldiz inorekin?
G28 - Zer maiztasunez gustatuko litzaizuke sexu harremanak izatea?
G29 - Noiz izan dituzu azkeneko aldiz sexu harremanak?
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute: "Kaixo maitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta.
Saioak Kaixomaitiak egindako Sexuinkesta izango du ardatz, eta ikerketak emandako emaitza aztertuko du atalez atal, Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoaren partaidetzarekin.