Kaixo maitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren bederatzigarren saioan, Sexuinkestako laugarren atala, Leialtasuna Harremanetan, aztertzen hasi gara, Kaixomaitiako Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta lagun ditugula.

Show Notes

#09 Kaixomaitia, zer duzu?
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcasta da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Bederatzigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin  2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa"-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen hasi gara, sexuinkestaren laugarren eta azken atala. Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

G43 - Izan al duzu inoiz, zure bikotekideak jakin gabe edo harekin adostu gabe, harreman afektibo / sexualik beste pertsona batekin?
G44 - Azken 12 hilabeteetan, izan al duzu sexu harremanik zure bikotekidea ez den beste pertsona batekin?
G45 - Zeintzuk esango zenuke direla desleiala izateko arrazoi nagusiak?
G46 - Zeure bikotekidea desleiala izanez gero, jakin nahiko zenuke?
G47 - Zure bikotekideak maitalea izango balu, jakin nahiko zenuke? 

What is Kaixo maitia, zer duzu??

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute: "Kaixo maitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta.
Saioak Kaixomaitiak egindako Sexuinkesta izango du ardatz, eta ikerketak emandako emaitza aztertuko du atalez atal, Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoaren partaidetzarekin.