Kaixo maitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren laugarren saioan, Sexuinkestaren Internet Bidezko Harremanak atala aztertzen hasi gara, Kaixomaitiako Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta lagun ditugula.

Show Notes

#04 Kaixomaitia, zer duzu?
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcasta da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Laugarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin  2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa"-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Internet Bidezko Harremanak atala aztertu dugu honakoan, datorren saioarekin itxiko dugun atala. Gaurkoan, euskal herritarrok harremanak egiteko webgunerik erabiltzen dugun jakin gura izan dugu, eta datorren saioan aldiz, ligatzen laguntzen ote duten galdetuko dugu.

    G16 - Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz?
    G17 -  Zein maiztasunarekin erabiltzen d(it)uzu harremanetarako webgune hori(ek)?

What is Kaixo maitia, zer duzu??

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute: "Kaixo maitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta.
Saioak Kaixomaitiak egindako Sexuinkesta izango du ardatz, eta ikerketak emandako emaitza aztertuko du atalez atal, Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoaren partaidetzarekin.