Urpeko Bonbarda

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda.
Laurogeita zortzigarren saioan, Ingalaterrako Elizabeth II. zendu berritan, erreginei eskaini diegu saioa. Eta entzun ditugu: THE SMITHS / THE STONE ROSES / PET SHOP BOYS / LA BASU / QUEENS OF THE STONE AGE / LITTLE RICHARD / QUEEN / CÉU / ANTTON VALVERDE / PHILIPPE KATERINE / PERRO / SEX PISTOLS / ESKORBUTO / THE BEATLES.

Show Notes

urpekoBONBARDA #088

Zuzeu Podcastek aurkezten du:
Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.

Laurogeita zortzigarren saioan, argitaratzear genuen saioa zokoratu eta atoan berri bat prestatu dugu, Ingalaterrako Elizabeth II. hil dela-eta, erreginei eskainia.

The Smiths taldearen hirugarren lan luzeari izena ematen dion kantuarekin hasi gara, jakina: "Erregina hilda dago", eta Pet Shop Boys bikotearen "Dreaming of the Queen", britaniar askok partekatu izan duten amets edo guraria jasotzen zuena, erreginarekin bostetako tea hartzea. Britainiar taldeekin jarraituz, baita The Stone Roses eta The Beatles zirenek ondutako kantutxo bana ere, minutu bateko iraupenera heltzen ez direnak biak ala biak, eta soinuz atseginak izan arren kritika gordetzen dutenak.

Ingelesa ez beste hizkuntzatan bi kantu entzun ditugu "Ingalaterrako erregina" deiturikoak eta umorez emanak. Bata Philippe Katerine antzezle eta musikariarena, frantsesez; españolez bestea, Murtziako Perro taldeak joa.

Elvis Presley rockaren errege deitzen zutela-eta, rockaren erregina izendapena aldarrikatu zuen Little Richard oihulariaren kantu bat entzun dugu. Queen britainiarren eta Queens of the Stone Age kaliforniarren bana, izenean daramatelako erregina. Céu brasildarrak Afrikaren omenez idatzi zuen "Rainha", La Basu rap kantariak "Izotzezko erregina" aurkeztu zigun, eta Antton Valverde bakarlariak "Nafarroako azken erreginak Donapaleun" kantatu, Xabier Leteren hitzekin, aurretik Imanol Larzabalek egin zuen moduan.

Punk doinuekin bukatu dugu saioa, Eskorbuto bizkaitar hirukotearen "Adios reina mía" batetik, No Future erromantizismoz emana; eta denok buruan duguna, bere garaian Ingalaterran sekulako kalapita eragin zuen Sex Pistols taldearen "God Save the Queen" bestea.



★ Support this podcast on Patreon ★

What is Urpeko Bonbarda?

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.