Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.
Laurogeita bigarren saioan, Pablo Carrerok
hoyesarte.com atarian idatzitako
"1977. Pop musika norabidez aldatu zen urtea" idatzia izan dugu ardatz, eta
punk doinuak nagusi.
Punk britainiarrarekin hasi eta kantu bana entzun dugu
The Clash -"Career Opportunities"- eta
The Damned talde bikainen estreineko diskoetatik. Eta AEBetan egindako punk musikarengan ere jarri dugu arreta,
Richard Hell eta
Dead Boys entzunda -
"Sonic Reducer"-.
Punk taldeak izan ez arren, 1977an punk kutsuko diskoak plazaratu zituzten
The Jam eta
Motörhead taldeen berri ere eman dugu. Baita
The Stranglers eta
Dr. Feelgood taldeen kantu banan entzun ere.
Jonathan Richman alaiaren
"Rock´n´roll with the Modern Lovers" 1977ko disko argitsutik ere entzun dugu kantu bat, punk izpiritua duelakoan.
Gainontzean, New Wave joerako talde eta lanekin osatu dugu saioa. Batetik kultuzko bi talderekin:
Wire britainiarrak eta
Television estatubatuarrak; eta bestetik, bi gizon sailkaezinekin:
Ian Dury eta
Elvis Costello. Biak ala biek 1977koa dute debut lana:
"New Boots & Panties!!" eta
"My Aint is True" bikainak.
"1977. Pop musika norabidez aldatu zen urtea" idatzian, Pablo Carrerok Sex Pistols, Ramones, The Boys, Ultravox, Johnny Thunders & the Heartbreakers, Eddie & the Hot Rods eta Graham Parker artistekin osatzen du hogei laneko aipamena. Tamalez, honakoan tokirik gabe gelditu dira gurean.