Kaixo maitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren hamaikagarren saioan, Sexuinkestako laugarren atala, Leialtasuna Harremanetan, aztertzen bukatu dugu, Kaixomaitiako Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta lagun ditugula.

Show Notes

#11 Kaixomaitia, zer duzu?
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcasta da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Hamaikagarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin  2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa"-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen bukatu dugu, sexuinkestaren laugarren eta azken atala. Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

G53 - Zure bikotekideari inoiz desleial izanez gero, eta beste modu batera horren berri jakingo ez lukeela jakinez gero, aitortuko zenioke desleialtasuna?
G54 - Onartuko zenuke, elkarrekin hitzegin ondoren, zeure bikotekideak beste norbaitekin harreman sexualak izatea?
G55 - Aukera hauetatik noiz gertatzen da zuretzat desleialtasuna?
G56 - Uste duzu zeure bikotekidea inoiz desleiala izan dela zurekin?
G57 - Galdetu diozu inoiz zeure bikotekideari zurekin desleiala izan den?

What is Kaixo maitia, zer duzu??

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute: "Kaixo maitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta.
Saioak Kaixomaitiak egindako Sexuinkesta izango du ardatz, eta ikerketak emandako emaitza aztertuko du atalez atal, Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoaren partaidetzarekin.