Urpeko Bonbarda

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda.
Larogeita hamazortzigarren saioan, telefonoa izan dugu joka, zeharka edo zuzenean, hautatutako kantuetan. Eta entzun ditugu: GATIBU / BLONDIE / KRAFTWERK / LADY GAGA (BEYONCE-rekin) / ELECTRIC LIGHT ORCHESTRA / THE REPLACEMENTS / THE KINKS / ITOIZ / THE BIG BOPPER / LORETTA LYNN & CONWAY TWITTY / THE MAKE UP.

Show Notes

urpekoBONBARDA #098

Zuzeu Podcastek aurkezten du:
Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.

Laurogeita hamazortzigarren saioan, telefonoa joka izan dugu Urpeko Bonbarda osatzeko hautatu ditugun kantuetan.

Gatibu taldearen debut laneko "Musturrek sartunde" entzunez abiatu dugu saioa, telefono dei batek aktibatu eta beste batek desaktibatzen baitu kantuko istorioa. Eta Debbie Harry entzun dugu gero, dei diezaiogun erreguka, Blondie taldeak hego amerikar herrialdeetako propio gazteleraz grabatu zuen bertsioan, "Call Me/Llámame". Eta Lady Gaga eta Byoncek "Telephone" kantatu digute, printzipioz lehenak Britney Spearsek kanta zezan idatzi zuen kantua, eta azken honek baztertu zuena.

Kraftwerk elektronika talde aitzindariaren "The Telephone Call" kantuan garrantzia berezia hartzen du telefonoaren tonuak, baita Electric Light Orchestra britainiarrenean ere; AEBetan arrakasta handia zutela-eta, bertako telefonoaren tonua grabatu baitzuten "Telephone Line" kantuan.

1959an Buddy Holly eta Ritchie Valensekin batera hegazki istripuz hil zen The Big Bopper rock izarrak elkarrizketa bat antzeztu zuen "Chantilly Lace" abestian, eta beste horrenbeste egin zuen Loretta Lynn eta Conway Twitty bikoteak, lehenak kantatuz eta besteak hitz eginez. Ian Svenonius kantari zuen The Make Up taldeak "Hey Joe" herrikoiari egindako berrirakurketan ere, kantuaren erdian, bada telefono bidezko elkarrizketa bat. Emakume batek Mexikotik etxera itzul dadila eskatzen dio Joeri.

Bukatzeko, The Kinks kaliputsuek XIX. mende bukaeran linea bakar batekin lagun askori zerbitzua emandako "Party Line" delakoak aurkeztu dizkigu, eta The Replacements kultuzko taldeak erantzuten zaila den galdera luzatu: Nola esan bakarrik zaudela erantzungailu automatiko bati? Bere aldetik, Juan Carlos Perezi komunikatzen eman zion Itoiz taldearen "Telefonoan".

★ Support this podcast on Patreon ★

What is Urpeko Bonbarda?

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.