Kaixo maitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren bigarren saioan, Sexuinkestaren Egoera Afektiboa atalak emandako emaitzak aztertzen jarraitzen dugu, Kaixomaitiako Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta lagun ditugula.

Show Notes

#02 Kaixomaitia, zer duzu?
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcast berria da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Bigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta  2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa"-ren emaitzak aztertzen jarraituko dute.

Egoera Afektiboa ataleko bost galderen emaitzak aztertu dira:

    G6 - Bikotekiderik ez baduzu, gustatuko litzaizuke etorkizunean bikotekide bat izatea?
    G7 - Momentu honetan maitemindurik zaudela esango zenuke?
    G8 - Zer bilatzen duzu harreman batean?
    G9 - Zenbat bikote harreman izan dituzu zure bizitza guztian?
     G10 - Zein da zeure zoriontasun maila momentu honetan egoera afektibo / emozionalari dagokionez?

What is Kaixo maitia, zer duzu??

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute: "Kaixo maitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta.
Saioak Kaixomaitiak egindako Sexuinkesta izango du ardatz, eta ikerketak emandako emaitza aztertuko du atalez atal, Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoaren partaidetzarekin.