Kaixo maitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcastaren zero atalean, Kaixomaitiako Iñigo Arandiak eta Aztikerreko Ekhi Zubiriak "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa" aurkeztu digute.

Show Notes

#00 Kaixomaitia, zer duzu?
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcast berria da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Zero atalean, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandiak eta Aztiker soziologia ikerguneko Ekhi Zubiriak 2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa" aurkeztu digute.

Izan ere, podcastaren ondorengo saioetan sexuinkestaren emaitzak atalez atal aztertuko ditugu, Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin batera.

What is Kaixo maitia, zer duzu??

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten dute: "Kaixo maitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta.
Saioak Kaixomaitiak egindako Sexuinkesta izango du ardatz, eta ikerketak emandako emaitza aztertuko du atalez atal, Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi psikologo eta sexologoaren partaidetzarekin.