Urpeko Bonbarda

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda.
Hamahirugarren saioan, rock & roll-aren hastapenetara jo eta emakume aitzindariak dakartzagu. Entzun ditugu: SISTER ROSETTA THARPE / FAYE ADAMS / DODIE STEVENS / BARBARA PITTMAN / BIG MAMA THORNTON / LAVERN BAKER / SPARKLE MOORE / WANDA JACKSON / CONNIE FRANCIS / ETTA JAMES / CORDELL JACKSON / RUTH BROWN / LILLIAN BRIGGS / BIG MAYBELLE / LAURA LEE PERKINS / JANIS MARTIN / LINDA GAIL LEWIS / MADELEINE PEYROUX / JERRY LEE LEWIS / ELVIS PRESLEY.

Show Notes

urpekoBONBARDA #013

Zuzeu Podcastek aurkezten du:
Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.

Hamahirugarren saio honetan, rock & roll musikaren hastapenetan aitzindari izan ziren musikari emakumeak ekarri ditugu, Pikara magazinean Sister Rosetta Tharpe rock&rollaren sortzaile gisa aldarrikatzen zutela irakurri eta gero.  

Inoiz baino kantu gehiago entzun ditugu, bi minutu ingurukoak asko, batzuetan gospel (Sister Rosetta Tharpe), rythm&blues (Dodie Stevens edo Lavern Baker) edo rockabilly (Sparkle Moore edo Janis Martin) moldean emanak, rock&roll-arekin muga lausoan.

Entzun ditugu musikarien eskubideen alde borrokatu zuen Ruth Brown eta rock izartzat hartua izan zen lehen emakumea, Lillian Briggs. Zerrendako emakume batzuk goiz utzi zuten musika, familia hezi eta hazteko, Faye Adams-ek, kasurako; eta beste batzuk "goitizenak" hartu behar izan zituzten, gizonezkoen "baliokide" izateko, Laura Lee Perkins, berbarako.

Sister Rosetta Tharperekin batera, Wanda Jackson eta Etta James dira zerrenda honetan itzal handiena duten musikariak, eta gure aburuz, Cordell Jackson harrigarriena -rock&roll zigilu propioa sortu zuen musikari eta ekoizlea- harrigarriena, Sister Rosetta Tharpe bezala, gitarrarekin berritzailea izan zelako.

Elvis Presleyren auzokide eta txikitako lagun Barbara Pittman-en "Everlasting Love" eta Connie Francis-en "Stupid Cupid" ere entzun ditugu.

Gaurko zerrendan, bi gizon ere jarri ditugu kantari. Batetik Elvis Presley, bere aurretik Big Mama Thornton-ek grabatu zuen "Hound Dog" kantatzen, eta bestetik Big Maybelle-ren "Whole Lotta Shakin´ Goin´ On" kantuarekin beste horrenbeste egin zuen Jerry Lee Lewis.

Madeleine Peyroux jazz musikariaren "Shout Sister Shout" ere entzun dugu, omenaldi gisara Sister Rosetta Tharperi egindako berrirakurketa. Eta saioa ixteko, gaur egungo kantu bat entzun dugu, "Oh, pandemic", Jerryren arreba Linda Gail Lewisek iaz sortua, Covid-19 gure bizitzetara heldu eta gero.

Gaurko saioan, Leah Branstetter-ek Spotifyn egindako playlista baliagarri izan zaigu aukeraketa egiteko orduan.

★ Support this podcast on Patreon ★

What is Urpeko Bonbarda?

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.